XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez?

- Inoiz ez.

- Nahiz eta bazenekien beldur zinela...

- A, bai, jakina!

- ...beldur hori gainditu egin duzu.

- Benetan? esan zuen Sir Itzulipurdikarik.

Aurpegia, ordurarte hilotzaren zurbiltasunekoa, arrosa bihurtu zitzaion atseginagatik.

Eskuak astintzeari utzi zion.

Hortzak klasketatzeari utzi zion.

Bibotearen muturrek ere gora egiten zutela zirudien, izpirituarekin batera.

- Egin dut! esan zuen.

- Egin dut!

Bular estua puztu zuen.

- Badakizu zer? esan zuen.

- Honen ondo sentitzen naiz, basapiztia hura itzultzea nahi bainuke.

- Erakutsiko nioke nor den nagusia!

- Asko sentitzen dut esan zuen ahots sakon burrunbariak.

Sir Itzulipurdikarik buelta eman eta lehoia benetan itzuli zela ikusi zuen, eta ondo-ondoan etzanda zeukan, burua aurreko atzapar gurutzatuen gainean pausatua, eta barkamen aurpegia zuela.

- Ez nizukeen orroe egin beharko esan zuen lehoiak.

- Nire partetik trakeskeria handia izan ote den beldur naiz.

- Beldur zara! (...)